24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berraztertzeko errekurtsoa ezetsita

Aditzera ematen zaio María Isabel Villegas andreari, azken helbide ezaguna Urdanoz multzoko 1 zenbakiko 5-A etxebizitzan (31009 Iruña) izan baitzuen, Berriozarko Alkatetzak ondotik argitaratzen den ebazpena eman duela (07/02, urtarrila) 2002ko urtarrilaren hamaikan, eta haren kontra bidezko diren errekurtsoen araubidea espreski zehazten zaio.

"Ikusirik María Isabel Villegas andreak paratutako berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honek 2001eko urriaren 5ean emandako ebazpenaren aurka, trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzen baitzitzaion (346/01 espedientea).

Errekurtso hau moduz bideratuta, espedienteko jarduketetatik hauek ondoriozta daitezke:

Aurrekariak:

Lehena.-2001eko ekainaren 12an, isun-orria luzatu zen NA-6242-S matrikuladun ibilgailuarekin egindako trafikoko arau-hausteagatik (Trafikoari buruzko Legearen 9.2 artikulua eta Zirkulazioari buruzko Erregelamenduaren 3.1 artikulua).

Bigarrena.-2001eko uztailaren 4an erabaki zen María Isabel Villegas andreari espedientea irekitzea eta salaketa/ebazpen proposamena jakinaraztea. Jakinarazpen hori 2001eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 7an, argitaratuta eta Iruñeko Udaleko iragarki oholean 2001eko uztailaren 25etik abuztuaren 16ra bitarte iragarkia paratuta egin zitzaion.

Hirugarrena.-Beranduago, 2001eko urriaren 5ean, zehapenaren ebazpena eman zen eta hori 2001eko urriaren 9an jakinarazi zitzaion.

Laugarrena.-María Isabel Villegas andreak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2001eko azaroaren 7ko sarrera datarekin, Alkatetzak 2001eko urriaren bostean eman ebazpenaren aurka, isuna jartzen baitzion trafikoko arau- hausteagatik.

Oinarri juridikoak:

I.-Aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa legeak ezarri epean eta moduan paratu da; beraz, zilegi da hura eta bertan bildutako alegazioen azterketa ere onartzea.

II.-Arau-hauslearen identifikazioa. Udaltzainek ezin izan zuten salaketa momentuan jakinarazi, zehapenaren ebazpenean adierazitako arrazoiengatik: "Udaltzainek gelditu egin behar izan zuten talka ez egiteko, eta beste ibilgailuak gelditu gabe aurrera egin zuen, abiadura handian, eta ezin izan zuten jarraitu. Hori dela-eta, gidaria ez zuten identifikatu. Salaketan adierazten da: "Martxoaren 2ko 339/90 Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari errekerimendu egiten zaio, bera ez bada arau-haustearen erantzulea, gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean, salaketa jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean, idatzi bat aurkeztu behar du, arau-hauslearen izen- deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, ibilgailuaren titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta zehapena 50.000 pezetarainokoa izan daiteke".

III.-Gidaria identifikatzeko betebeharra. Ibilgailuaren titularrak beti jakin behar du nork gidatzen duen ibilgailua. Konstituzio Auzitegiak berriki eman dituen epaien arabera, ibilgailuak egindako arau-hausteen erantzulea beti da haren titularra, ez badu gidaria identifikatzen. Hortaz, titularra ez bazen gidaria une hartan, alegazioen pleguan adierazi behar zuen.

Horrenbertzez, Alkatetza honek berraztertzeko errekurtsoa ezestea ebatzi du, errekurritutako ebazpena zuzenbidearen araberakoa dela uste baitu."

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetariko bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta biko urtarrilaren seian. Idazkari nagusia, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0201333