24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Obra esleipena

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoa betez, aditzera ematen da, Milagroko Udalak 2001eko irailaren 14an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, honako kontratua esleitu dela:

Xedea: "Milagroko industri lurzoruaren aldaketa puntualerako proiektua, Arau Subsidiarioen lurzoru urbanizagarria zuzenean arautuz" izeneko proiektua idazteko laguntza teknikoa.

Esleipen hartzailea: Juan Irigaray eta Alberto Laviñeta.

Prozedura: prozedura hitzartua, prentsan iragarkia jarrita.

Zenbatekoa: 27.045,54 euro (4.500.000 pezeta), BEZa barne.

Milagron, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo

Iragarkiaren kodea: A0200333