24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna

2001eko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 12an, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Administrari laguntzaile izateko lanpostua, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien zerrenda, aldiz, 2001eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an. Haren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea iragan denez, Ergoieneko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2002ko urtarrilaren 11n:

1. Ergoieneko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostua, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

ANDUEZA GARCIA, JUNE

BERASTEGUI LIZARRAGA, SARA

GARZIANDIA OSORO, MARIA JESUS

GOICOECHEA SAN ROMAN, JUAN JOSE

JAKA GALARZA, ITZIAR

JAUREGUI QUINTANA, MIREN

LIZARRAGA MENDINUETA, AITZIBER

MUGICA ERRAZQUIN, MARIA ISABEL

SAGASTIBELTZA AZPIROZ, AMAIA

SENAR URRESTARAZU, IOSUNE

Baztertuak: inor ez.

2. Probak 2002ko apirilaren 9an hasiko dira, Cederna-Garalurreko Zerbitzuak Sustatzeko Zentroan, Arbizuko industrialdean baitago, 10. lurzatian. Probak bi egunetan eginen dira, goiz eta arratsaldez. Lehenegoa, euskarako proba izanen da eta ondorengoak deialdiaren 6.2 oinarrian ezarritako ordenan eta iraupenarekin eginen dira.

3. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Olatz Berastegi Loiola, Ergoieneko Udaleko alkate-udalburua.

Ordezkoa: Garbiñe Elizalde Mikelez, Ergoieneko Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: María Jesús Eugui Iráizoz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Mercedes Melero Echauri, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Mahaikidea: Angel Lag Amirola, Arbizuko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: aurrekoak izendatzen duena.

Mahaikidea: Faustina Razkin Balda, Etxarri Aranazko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Edurne Arretxe Lakuntza, Arbizuko Udaleko administrari laguntzailea.

Mahaikidea: Javier Martínez Parra, Altsasuko Lanbide Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: aurrekoak izendatzen duena.

Idazkaria: Ergoieneko Udalekoa.

Ordezkoa: aurrekoak izendatzen duena

Euskarako proba egiteko Sakanako Mankomunitateko euskara teknikariaren laguntza izanen da eta test psikoteknikorako aldiz, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko psikologo batena.

4. Izangaiek, probetara, identifikazio pertsonalaren agiriren bat eraman beharko dute, bai eta idazteko makina eta kalkulagailua ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Ergoienean, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean. Alkatea, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: A0201245