24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A

Zuastiko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen jarduketa oinarrien eta estatutuen proiektuak hasiera batez onetsirik

Itzako Udalak, 2001eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 156. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, eta 7/1985 Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeko (11/1999 Legeaz aldatu hartako) 21. artikuluarekin bat, hau erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea Zuastiko 2. sektoreko Konpentsazio Batzordearen jarduketa oinarrien eta estatutuen proiektuak, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatu baititu.

2.-Proiektu horiek jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3.-Ukitutako erregistro-jabe guztiei banan-banan jakinaraztea erabaki hau, 15 eguneko entzunaldia izan dezaten, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitzan), bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200373