24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Berroetako UE-1 unitateko hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2001eko abenduaren 14an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1.-Hasiera batez onestea Carmen Irigoyen Iriarte andrearekin formalizatu beharreko hirigintza hitzarmena. Andre hori da 77. poligonoko 42. lurzatiaren jabea, 3.675 metro karratu baititu eta Baztango Udal Planeko Berroetako UE-1 exekuzio unitatean sartuta baitago. Berariaz abiarazi den espedientean dago behar bezala eginbidetuta hitzarmen hori. Erabakiak ez du baldintzapetuko Udal honen iritzia behin betiko onespenari dagokionez.

2.-Espedientea jendaurrean egonen da erregelamenduak zehaztu epean, indarra duen legerian horri buruz xedatuta dagoenari jarraikiz.

Aditzera ematen da, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legerian agindutakoari jarraituz.

Elizondon, bi mila eta biko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200370