24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Akats zuzenketa, Tafallako Udalaren zerbitzuko udal arkitektoa izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Tafallako Udalak udal arkitektoa izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, Gobernu Batzordeak 2001eko ekainaren 12an egin bilkuran.

Deialdi hori 2001eko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 26an.

Eskabideak eskatzeko aipatu deialdiko 3.1 oinarrian ezarritako epea iraganik, bidezko da, 4.1 oinarriarekin bat, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Halaber, deialdiaren testuan akatsak atzeman direnez, zuzendu behar dira.

Horrenbertzez, ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin, deialdiaren testuan atzemandako akatsen zuzenketa. Hona hemen:

1. 7.2. oinarria: "3.2 atalean ezarritakoaren ariora alegaturiko merezimenduak..." dioen tokian, honela behar du: "3.3 atalean ezarritakoaren ariora alegaturiko merezimenduak...".

2. Hau dioen tokian: "A) Merezimendu akademikoak (7 puntu gehienez ere)", honela behar du: "A) Merezimendu akademikoak (6 puntu gehienez ere)".

3. II. eranskina-III. atala, deuseztatu da 7. gaia, "Etxegintzaren Antolamenduari buruzko 38/99 Legea", 1. gaia bera baita, "Etxegintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/99 Legea".

Bigarrena.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea udal arkitektoa izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian:

Onartuak:

ARMAÑANZAS GOMEZ, VICENTE

AYECHU GARCIA, JUAN ENRIQUE

GARCIA GOMEZ, ANA

IBARROLA TORRES, MARTA

LACASA IBAIBARRIAGA, BEATRIZ

MARTINEZ DE LIZARRONDO LANDER, CARLOS

PASCUAL USTARROZ, RICARDO

RETA MURUZABAL, BEATRIZ

SOBRADO GARCIA, RAQUEL

TURRILLAS OSES, SUSANA

TURRILLAS OSES, VIRGINIA

ZABAL AZPIROZ, MARIA DOLORES

Baztertuak:

ALAS BRUN, NURIA (onartzeko eskabidea 2001eko azaroaren 27an aurkezteagatik, deialdiko oinarrietan ezarritako epetik kanpora).

Hirugarrena.-10 eguneko epea ematea izangai baztertuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten eta akatsik egin badute, zuzen ditzaten.

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Tafallan, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0201399