24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U L A T E

Udalaren hilerria erabiltzeko ordenantzaren hasierako aldaketa

Eulateko Udalak Udalaren hilerria erabiltzeko ordenantza hasiera batean aldatzea erabaki zuen, boz batez, 2001eko abenduaren 20an egin bilkuran. Hona hemen:

"5. art. Ehorzteko ekartzen dituzten hilotz guztiak lurperatuko dira, legezko izapideak bete badira, eta zerbitzu horrengatik tasen eranskinean aipatzen diren ehorzketa eskubideak ordaindu beharko dira.

Ehorzketak ordenari jarraikiz eginen dira, hilobiak heriotzaren dataren ariora antolaturik geldi daitezen.

13. art. Hilerriko lurrak lurperatzeko eta hilobiak edo gisako eraikuntzak egiteko baizik ez dira erabiliko.

Hilarriak eta gurutzeak lurra egonkortutakoan paratuko dira. Horiek lerrokaturik eta ekialdera begira ezarri behar dira. Hilarriak paratu baino lehen hilerriaz arduratzen den udal enplegatuari gaztigatu beharko zaio.

Hilerriko paretetan debekatua dago gurutzerik eta hilarririk paratzea, eta horiek ez dira 85 zentimetro zabal baino gehiago izaten ahal".

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, udal idazkaritzan baitago, eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Eulaten, bi mila eta biko otsailaren lauan. Alkatea, Pablo García de Eulate García de Eulate.

Iragarkiaren kodea: A0201398