24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Udalbatzak, 2001eko azaroaren 8an egin bilkuran, behin betikoz onetsi du Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako D-30 unitatea birzatitzeko proiektua, Zizur Txikiko mugapean.

Behin betikoz onesteko egintzak administrazio bideari amaiera ematen baitio, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau argitaratzen denetik aitzina; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auztegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bertzenaz, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza onetsi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, bi mila eta biko otsailaren seian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0201397