24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

23/2002 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 28koa, 2002ko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustatu industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintza eta prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustatu industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Martxoaren 5eko 60/2001 Foru Dekretuaren bidez, 2001eko ekitaldian, industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak ezarri ziren.

Pasa den denbora eta ekonomiaren egoera ona kontuan hartuz, bidezko da prezio horiek merkatuaren gaur egungo egoerara egokitzea eta bukatzen ari diren Castejongo, Caparrosoko eta Tuterako "Montes de Cierzo" industrialdeen prezioak ezartzea.

Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 1. Hauek dira, 2002ko ekitaldirako, Nafarroako Gobernuak sustatu industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

Altsasuko "Ibarrea" ind. 5.824 35,00

Olaztiko industrialdea 7.196 43,25

Elortzibarko industrialdea 11.023 66,25

Noain-Ezkirozko industrialdea 11.023 66,25

Agoizko industrialdea 1.997 12,00

Izizeko industrialdea 1.664 10,00

Buñuelgo industrialdea 1.878 11,25

Rocaforte-Zangozako ind. 2.080 12,50

Tuterako "M. del Cierzo" ind. 2.163 13,00

Castejongo industrialdea 3.702 22,25

Caparrosoko industrialdea 3.411 20,50

2. Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdean, eremu handietarako industrialdea denez, xedatzen da, eskuarki, lurzatiak gutxienez ere 58.800 m2 har ditzala.

2. artikulua. Hondar gisa industrialdeetan gelditzen den eraiki ezineko lurzorua industrialde horretarako ezarri prezioa baino % 30 merkeago salduko da.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearenak diren industri lurzatien prezioa ordaintzeko ematen diren gerorapenei aplikatu beharreko korritu tasa % 3,341ekoa izanen da, alegia, urte-sari bakoitza hasi aurreko urteko azken egun balioduneko urtebeterako EURIBOR batez besteko tasa.

4. artikulua. Foru Dekretu honetan aipatu prezioetan ez da Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartu, baina ezarrita dagoen moduan aplikatuko da aldian aldikoa.

5. artikulua. Aldez aurretik aldi baterako, urtebete baino gutxiagorako, erreserbatu diren lurzati eta eraikinen behin betiko salmentetan, lurzatien behin betiko salmenta egiten den unean berean indarra duten prezioak aplikatuko dira, aldez aurretik, lurzatien aldi baterako erreserba egin zen unean, indarra zuen prezioa kontuan hartu gabe.

6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearen industri lurzoru urbanizatu gabea, bertan eremu handi bereziak ezartzekoa, saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak xedatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere, enpresa eroslearen kontu izanen da beharrezkoak diren azpiegituren kostua.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Foru Dekretu honetan xedatuari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0201274