24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

01-0909 gora jotzeko errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko interesatuentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, bi mila eta bateko abuztuaren hamalauan:

"Julio Sánchez Vázquez jaunak, Proedina, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, eta Fermín Hurtado Pérez jaunak, Gesaya, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, 01-0909 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zioten Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000-XII-22an honen gainean hartu zuen ebazpenaren kontra: Milagrosako BBPBren urbanizazio proiektuaren onespena (XIX/00-1 eta U.O.3). Errekurtso horri buruzko idazkia eta agiriak jasota, ebatzi dut:

1. Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak eta guzti.

2. Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.

3. Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen".

Espedientean agertzen diren interesatuak:

JESUS MARIA PORRON LIZARRONDO.

ARMANDO LANCIEGO PINILLOS.

MICAELA MESTRE ELIZAONDO.

EDUARDO MAGALLANES COELLO.

CEPSA ESTACIONES DE SERVICIO, S.A.

LUIS ANTONIO MAGALLANES COELLO.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0200119