24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2002ko urtarrilaren 7koa, Nafarroako Gobernuak hartua, ondoko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratzen duena: "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurgune tartea moldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean"; "Iruña-Tutera, N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas).

Foru Komunitateko Administrazioaren funtsezko betebeharra da, komunitatearen zerbitzura dagoen erakundea baita, herritar guztien onerako diren zerbitzu publiko gehiago eta hobeak ematea.

Betebehar orokor horren barrenean dago errepideetako bide segurtasuna hobetzea, haietako istripu kopurua murriztearren.

Hori helburu, 2001eko azaroan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Nafarroako errepide sareko istripu ugariko tarteetarako jarduketa plan bat prestatu zuen.

Aipatu obrak Planean aurreikusita daude.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, errepideetako zirkulazioaren segurtasuna asko hobetzen lagunduko duten obrak lehenbailehen egin behar direla iritzita, eta haietarako lurrak eskuratzeko tramiteak arintzearren, komeni da aipatu proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideak berehala okupatzea, legerian aurreikusi ondorioetarako. Ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko gastu gisa, 24.040,48 euro ezarri dira, "Azpiegituretarako lurren desjabetzapenak" kontusailaren kargura, 2002ko gastuen aurrekontutik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b artikuluan xedaturikoari eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DUT:

1. Honako obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela deklaratzea:

-"Bide segurtasuna. Istripu ugariko 59. tartea (IUT-59) kentzeko lanak: Orizko bihurgune tartea moldatzea, Iruña-Tutera N-121 errepidean, 10+000 eta 11+000 k.p.en artean."

-"Iruña-Tutera, N-121 errepideko trazadura hobetzea, 13+250 k.p.an (Tiebas).

2. Ondasun eta eskubide horiek erosteko gastuetarako 24.040 euro ezartzea, "Azpiegituretarako lurren desjabetzapenak" kontusailaren kargura, 2002ko gastuen aurrekontutik.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau Kontserbazio Zerbitzuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Ekonomia eta Ogasunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0200494