24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

148/2002 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 113/585 k.p.an (NA-128) eta 114/828 k.p.an (Sernako bidea), Martzillako udal mugapean, kentzeko eraikuntza proiektuaren jendaurreko informazioaldia ebatzi eta hura behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 493/2001 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zitzaion Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 113/585 k.p.an (NA-128) eta 114/828 k.p.an (Sernako bidea), Martzillako udal mugapean, kentzeko oinarrizko proiektuari, desjabetzapen espedientea abiatu zen eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat eman du, jendaurreko informazioaldian aurkeztu alegazioen berri ematen duena, baita haiek ebazteko proposamenena ere. Hona zein diren:

1. alegazioa.-Pilar Elorz Sánchez-Marco andrea.

Bere kezka agertu du, proiektuko errepide berriak kalte eginen ote dion bere eraikinari (Martzillako 7. poligonoko 178. finka) eta, batez ere, finka horretako aspaldiko zuhaitz multzoari. Hori dela-eta, ondoko aukera hauetako bat proposatu du, konponbide gisa, bide berriaren lehen tarterako:

-1. aukera. Bide berria NA-660 errepidetik abiatzea, beste bidegurutze bat eginez biribilgunetik gora, 200 bat metrotara.

Alde on bat ikusten dio: tarte horretan ez litzateke finkarik zatitu beharko.

-2. aukera. Bide berria biribilgunetik abiatzea. Horrela, 40 bat metro haratago geldituko litzateke saihesbide berria, berea duen Martzillako 7. poligonoko 178. finka hartzen duena oinarrizko proiektuan, ukipena txikiagoa izan dadin.

Erantzuna:

Proiektuan planteatu soluzioa urrunago dago finkatik gaur egungo errepidea baino; beraz, hobetu egiten du egoera, ukipena txikiagoa delako.

Alegazioan planteatu aukerak azterturik, hauxe da balorazioa:

-Proiektuaren aldez aurreko fasean aztertu zen lehendabizikoa eta baztertu alderdi funtzionalengatik; izan ere, bi bidegurutze izanen lirateke, elkarrengandik oso hurbil, errepide berean hirilur ez den eremu batean.

-Alegazioan, 2. aukeran proposatu trazadura ezinezkoa da, erradio txikiegiak izanen bailituzke biribilgune inguruan; dena dela, parte batean onar daiteke proposamena eta, baldintza eta ezaugarri teknikoek uzten duten neurrian, errepide berria finkatik urrundu. Horrek biribilgunea moldatzera behartzen du, bide berriak harekin bat egin dezan.

Horretan oinarrituz, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak beste trazadura bat aztertu du, alegazio egileak 2. aukeran emandako baldintzetatik abiatuz, bideragarria litekeena ikuspegi teknikotik.

Beste trazadura hori aztertuz, beste soluzio bat atzeman da, bide berria alegazio egilearen etxebizitzatik eta berdegunetik urruntzen duena, baina oraingo sarbide berarekin bide berritik aipatu jabetzara.

Beraz, alegazioa onartzen da, trazadura berri honen bitartez, bide berria finkatik urruntzeari dagokionez.

2. alegazioa.-Carmen Elorz Sánchez-Marco andrea.

1. Erregistro edo katastroko gaur egungo inskripzioak direnak direla, ukitutakoen zerrendan Elorz ahizpen izenean ageri diren finkak ekosistema txiki bat dela dio, bakarra eta paregabea Nafarroan, balio ekologiko handikoa. Eta ikusgarriena, bere ahizpa Pilarren finka, Martzillako 7. poligonoko 178.a. dituen zuhaitzengatik.

2. Aurrekoan oinarrituz, ez luke zentzurik Foru Administrazioak Nafarroako onura publiko eta orokorraren alde errepide berri bat egitea eta ekosistema hori galdu edo hondatzea.

3. Ondorioz, errepide berriaren trazadurak nekazaritzako ustiapenean erabilitako lurrak baino ez lituzke hartu behar, etekin ekonomikoa ateratzeko bideratutakoak baino ez.

4. Ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioa aldez aurretik egiteko proposatu du, eta finken jabeei entzunaldia ematea.

Erantzuna:

Aurreko alegazioari erantzuteko erabili argudio bera baliatuz, onartu egiten da alegazioa, eta aztertu trazadura berria emanen zaio bide berriari, Martzillako 7. poligonoko 178. finkatik urruntzearren.

3. alegazioa.-José María Oses Irigaray jauna (348 zk.ko Oses Irigaray E.N.S).

Bakarra.-Azkoiengo udal mugapeko 7. poligonoko 174. lurzatia larre gisa ageri dela, baina landalurra dela.

Lurzati horrek eta Azkoiengo udal mugapeko 4. poligonoko 22.ak formalki zerikusirik ez badute ere, jabe bera dutenez, batera ustiatzen dira. Bide berriaren trazadurak bi zati egiten ditu bi lurzatiak eta etekin handia galtzen da. Horregatik, beste trazadura bat aztertzeko eskatzen du, hainbesteko ukipena ez izateko eta, hori ezin bada, bi lurzatien arteko komunikazioa egiteko.

Erantzuna:

Lurzati zedulan, lurzorua larre gisa erabiltzen dela agertu arren, landalurra dela ikusi da. Baldintza tekniko eta funtzionalak medio, ezin da bide berria alegazio egilearen finken mugetara egokitu.

Beraz, alegazioa onartzeko proposatu da lurzoruaren erabilerari dagokionez, eta ezesteko, trazadura aldatzeari dagokionez.

4. alegazioa.-Valentín López Pérez jauna.

1. Proiektuko soluzioak bere jabetzako finkak, 4. poligonoko 415 eta 419. lurzatiak, Caparrosoko udal mugapean, elkarrekin muga egiten dutenak, erdibitzen dituela dio; alde batean (txikienean), etxebizitza, artegia eta abeltzaintzako gainerako instalazioak gelditzen dira eta, bestean (handienean), belardia, bien artean bidegurutzea dutela, horrek sortzen duen arriskuarekin. Proiektuan zenbait aldaketa egiteko eskatzen du.

2. "Artipuchales" altxonbidea ukitzen du eta ez da beste aukerarik aurreikusi.

Erantzuna:

1. Ukitutako bideak lehengoratzeko, erdibitutako finken zatiak lotu gogo dira, proiektatu egituraren azpian eta harekin paraleloan bide bat eginez.

Ondorioz, ezetsi egiten da alegazioa.

2. 114/828 k.p.ko trenbide-pasagunea zeharkatzen duen bidea "9. pasabidea" dela ikusi da Nafarroako Altxonbide eta Abelbideen Katalogoan. Proiektuak aurreikusia du trenbide-pasaguneko bi aldeak lotzea, bide berritik zerbitzu-bideak eginez.

Onartzen da alegazioa, eta ez da trenbide-pasagune hori itxiko, harik eta proiektuan aztertu soluzioa bidezko den zerbaitekin osatu arte, Nafarroako Abelbideei buruzko Foru Legean erabakitakoarekin bat. p.Horren haritik, aldez aurreko oinarrizko proiektua egin da eta aurkeztu alegazioetan onartutakoa jaso. Kontrata bidezko aurrekontua 2.225.593,48 euro (370.307.597 pezeta) dira eta 8 hilabetean egin beharko da.

Azkenik, trazadura aldatzean, ukitutako jabeak ere aldatu direla ematen da aditzera txostenean, ez direla hasierako desjabetzapen espedientean sustatu informazio publikoan ageri ziren berberak; orobat, ukitutako linea elektrikoak berritzeko ezarri behar diren zortasun berriak erantsi zaizkiola zerrendari, baita materiala pilatzeko behar den aldi baterako okupazioa ere.

Adierazi behar da proiektu hau behin betikoz onesteagatik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikuluko eta uztailaren 6ko 780/2001 E.D.aren 235.7 artikuluko aurreikuspenak aplikatu behar zaizkiola, eta obrak egiteagatik, onura publikoa eta interes soziala eta ukitutako lurrak presaka okupatzea deklaratu behar dela, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legerian aurreikusiaren ondorio gisa.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak informatu eta proposatuarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluan emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez delegatutakoak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 113/585 k.p.an (NA-128) eta 114/828 k.p.an (Sernako bidea), Martzillako udal mugapean, kentzeko oinarrizko proiektuaren jendaurreko informazioaldia ebaztea, azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzunez.

2. Desjabetzapen espedientea hastean argitaratu zerrenda, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideena, aldatzea. Eranskin gisa gehitu da zerrenda, onetsitako trazadura berriari jarraituz.

3. Behin betikoz onestea Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 113/585 k.p.an (NA-128) eta 114/828 k.p.an (Sernako bidea), Martzillako udal mugapean, kentzeko eraikuntza proiektua. 2.225.593,48 euroko 370.307.597 pezeta) aurrekontua du, kontrata bidezkoa, eta 8 hilabetean egin beharrekoa.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

5. Ebazpen honen berri ematea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoenari (Desjabetzapen Atala), alegazio egileei, orain ukitu finkaren (Martzillako 7. poligonoko 147. finka) jabeei; hau da, Azucarera Ebro Agrícolas eta Lucio Mendoza Lajusticia jaunari, Valentín López Pérez jaunari (Azkoiengo 4. poligonoko 419. lurzatiaren jabea), franko handitu baita ukipena, eta Martzillako eta Azkoiengo Udalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren batean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHATZA

MARTZILLAKO UDAL MUGAPEA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

1 ELORZ, SANCHEZ-MARCO, PILAR SARASATE PASEALEKUA, 38-8.A C

I.F.K.: 015640737

IRUÑA (NAFARROA) 3.839 7 173 LARREA/BIDEAK

2 ELORZ, SANCHEZ-MARCO, MARIA DEL CARMEN BARAÑAINGO ETORB., 2-12.A A

I.F.K.: 015530029

IRUÑA (NAFARROA) 212 7 177 LARREA/BIDEAK

3 OSES IRIGARAY N.E.S. 348 DEL RIO, 11

I.F.K.: F31184781

AZKOIEN (NAFARROA) 4.102 7 174 LANDALUR INT.

4 AZUCARERA EBRO AGRICOLAS I.F.K.: B82511668

ONDARE KUDEAKETA

MENDOZA, LAJUSTICIA, LUCIO I.F.K.: 014785117 387 7 147 LANDALUR INT.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHATZA

MARTZILLAKO UDAL DERMIOA

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA ETA OKUPAZIOA

3 OSES IRIGARAY N.E.S. 348

I.F.K.: F31184781

DEL RIO, 11

AZKOIEN (NAFARROA) 9-36 4,5 ELEKTRIZITATEA 7 174 LARREA

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHATZA

BEHIN BETIKO OKUPAZIOA

AZKOIENGO UDAL DERMIOA

5 OSES IRIGARAY N.E.S. 348 LEIZAUR ETORB., Z.G.

I.F.K.: F31184781

AZKOIEN (NAFARROA) 2.924 4 22 LANDALUR INT.

6 GARRIDO SAINZ, FLORA MAGISTERIO, 2-1.A

I.F.K.: 015744314

MARTZILLA (NAFARROA) 3.052 4 426 LANDALUR INT.

7 GUERENDIAIN BIURRUN, CARMEN I.F.K.: 018193370

GUERENDIAIN BIURRUN, M. PILAR I.F.K.: 015807326

GUERENDIAIN BIURRUN, M. JESUS I.F.K.: 015863591

IRURTZUN KALEA

AZKOIEN (NAFARROA) 5.323 4 424 LANDALUR INT.

8 LANDALURREKO LURZATIA, HERRILURRA PLAZA NAGUSIA, 1

I.F.K.: 03120200 E

AZKOIEN (NAFARROA)

HIRI UNITATEA

IRISARRI MORENO JUAN JESUS ATALAYA ETORB., 7

I.F.K.: 072670538

AZKOIEN (NAFARROA) 9.740 4 423 LANDALUR INT.

9 COLINA GIMENO, JOSE MIGUEL I.F.K.: 029141546

COLINA GIMENO, MARIA ANTONIA I.F.K.: 026154158

ANDOSILLA (NAFARROA) 1.000 4 422 LANDALUR INT.

10 LOPEZ PEREZ, VALENTIN BARANDALLA AUZOA, 7

I.F.K.: 016449510

AZKOIEN (NAFARROA) 7.025 4 419 LANDALUR INT.

11 FERNANDEZ BOROBIA, ANTONIO BARANDALLA AUZOA, 9

I.F.K.: 015744428

AZKOIEN (NAFARROA) 5.125 4 416 LANDALUR INT.

12 LOPEZ PEREZ, VALENTIN BARANDALLA AUZOA, 7

I.F.K.: B016449510

AZKOIEN (NAFARROA) 1.455 4 415 LANDALUR INT.

13 HERRILURRA PLAZA NAGUSIA, 1

I.F.K.: P3120200E

AZKOIEN (NAFARROA) 418 4 421 LANDALUR INT.

14 OSES ORDUÑA, JUANA ZARAGOZAKO ETORB., 8

I.F.K.: 015581739

ERRIBERRI (NAFARROA)

OSES ORDUÑA, GUADALUPE LEIZAUR ETORB., 17

I.F.K.: 015617690

AZKOIEN (NAFARROA)

OSES ARBIZU, MARIA NIEVES LA MINA, 23

I.F.K.: 015763612

CAMPELLO (ALACANT)

OSES ARBIZU, SANTOS GAZTAINONDOEN PLAZA, 9-11.A A

I.F.K.: 015806553

BARAÑAIN (NAFARROA)

OSES TORRES, MINERVA BADALONA, 14, PL. 3

I.F.K.: 052444344

KORDOBA (KORDOBA)

OSES TORRES, DIANA NAVAS DE TOLOSA, 11-1.A I

I.F.K. 052444345

IRUÑA (NAFARROA) 713 4 420 LANDALUR INT.

15 IRIGARAY RESANO, M. YOLANDA EZKIBEL, 16

I.F.K.: 072665545

MUTILOA (NAFARROA) 239 4 489 LANDALUR INT.

16 IRIGARAY RESANO, ESPERANZA RAMON Y CAJAL, Z.G.

I.F.K.: 015793666

ANDOSILLA (NAFARROA) 151 4 490 LANDALUR INT.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHATZA

AZKOIENGO UDAL DERMIOA

UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA ETA OKUPAZIOA

5 OSES IRIGARAY N.E.S. 348

I.F.K.: F31184781

LEIZAUR ETORB., Z.G.

AZKOIEN (NAFARROA) 31-124 4,5 ELEKTRIZITATEA 4 22 LANDALUR INT..

7 GUERENDIAIN BIURRUN, CARMEN

I.F.K.: 018193370

GUERENDIAIN BIURRUN, M. PILAR

I.F.K.: 015807326

GUERENDIAIN BIURRUN, M. JESUS

I.F.K.: 015863591

IRURTZUN KALEA

AZKOIEN (NAFARROA) 4,5 ELEKTRIZITATEA 4 424 LANDALUR INT.

8 (EZ DIRA BAT HELDU LANDALURREKO ETA

HIRILURREKO TITULARRAK)

LANDALURREKO LURZATIA

HERRILURRA

PLAZA NAGUSIA, 1

I.F.K.: 03120200 E

(HIRI UNITATEA)

IRISARRI MORENO, JUAN JESUS

I.F.K.: 072670538

ATALAYA ETORB., 7 LANDALUR INT.

AZKOIEN (NAFARROA) 24-96 4,5 ELEKTRIZITATEA 4 423 ERAB. GABEKO

ETXABEA

10 LOPEZ PEREZ, VALENTIN

I.F.K.: 016449510

BARANDALLA AUZOA, 7

AZKOIEN (NAFARROA) 40-160 4,5 ELEKTRIZITATEA 4 419 LANDALUR INT.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAN BANAKO ZERRENDA ZEHATZA

AZKOIENGO UDAL MUGAPEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

10 LOPEZ PEREZ, VALENTIN

I.F.K.: 016449510

BARANDALLA AUZOA, 7

AZKOIEN (NAFARROA) 9.682 PILAKETA 4 419 LANDALUR INT.

Iragarkiaren kodea: A0201233