24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

81/2002 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Ekonomi eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Delegazioaren egoitza gaitzeko obretako proiektuaren prestakuntza, zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako deia egin du aipatu obrak kontratatzeko, honako baldintzei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Delegazioaren egoitza gaitzeko obretako proiektuaren prestakuntza, zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa kontratatzea.

-Prozedura: irekia.

-Esleipen modua: lehiaketa

-Aurrekontua: berrehun eta hirurogeita hamalau mila, laurehun eta berrogei (274.440) euro, BEZa barne.

-Sailkapena: I.6, C.8 eta C.4 c) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2002ko martxoaren 25a arte, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 27-2. solairua).

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: apirilaren 16ko goizeko 10:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, Ondare Zerbitzuko liburutegian.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Pleguak Ondare Zerbitzuko bulegoetan daude interesatuen eskura (Yanguas y Miranda kalea, 27-2. solairua), hala nola Nafarroako Gobernuaren Madrilgo Delegazioak behin-behinekoz dituen bulegoetan, Juan Bravo kaleko 3 zenbakian (Caja Navarra eraikina).

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Ekonomi eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0201726