24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Foru Legea garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta hura aldatzeko urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz lanegunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten diren instalazioen gaineko espedientea. Epe horretan onartuko dira bidezko juzgatzen diren alegazioak.

Eskatzailea: Ana Rosa Telletxea Martiarena. Jarduera: lur gaineko propono biltegia, 2.450 litrokoa, paratzea. Tokia: Piedadeko auzoa, 27, Ezkerreneko borda.

Igantzin, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa.

Iragarkiaren kodea: A0201414