24. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

9/2002 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 14koa, Baztango Udalaren 7.461 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta bere desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 7.461 metro koadrorekin trukatzeko.

Baztango Udalak 7.461 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lur hori 9. poligonoko 235 eta 237. lurzatien parte da eta "Mendiur" izeneko parajean dago.

Aipatu lurzatia Martín Laurnagaray Saldias jaunaren 7.461 metro koadrorekin trukatu nahi da. 84. poligonoko 197. eta 198. lurzati osoei dagokie eta "Berastegi" izeneko parajean dago.

Trukatzeak hauxe du xedea: herrilurrek inguraturik dauden bi finka partikular horiek eskuratzea herrilur bihurtzeko.

Baztango Udalak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urtarrilaren hamalauko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Baztango Udalaren 7.461 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta bere desafektazioa onestea. Lur hori 9. poligonoko 235 eta 237. lurzatien parte da eta "Mendiur" izeneko parajean dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Baztango Udalari desafektatutako lurzati hori Martín Laurnagaray Saldias jaunaren 7.461 metro koadrorekin trukatzeko. 84. poligonoko 197. eta 198. lurzati osoei dagokie eta "Berastegi" izeneko parajean dago.

Trukatzeak hauxe du xedea: herrilurrek inguraturik dauden bi finka partikular horiek eskuratzea herrilur bihurtzeko.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Baztango Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Baztango Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu, katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0200783