2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ixteko ordutegia dela-eta ezarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsita

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoa betetzeko.

"Ricardo Asio Zurbano jaunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Bar Flamingo izeneko establezimenduan ixteko ordutegia ez betetzeagatik ezarritako zehapenaren aurka (RPC 35/PC, 2000-11-21ekoa), bera baita haren titularra; ikusirik administrazio espedientea eta arazo honi buruz emandako txosten juridikoa, berraztertzeko errekurtso hori ezestea ebatzi dut."

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0112250