2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Zehapen espedienteetako zehapenen jakinarazpena

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuak eman ebazpenak, ondotik azaltzen direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, argitara ematen dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren ediktuen oholean.

Interesatua: José María Guachón Hurtado. Eguna: 01-07-05. Zehapena: (RPC 17/PC). Arrazoia: eremu publikoan pixa egitea. Isunaren zenbatekoa: 25.000 pezeta (150,25 euro).

Interesatua: Segundo Gagñaty Allaica. Eguna: 01-09-28. Zehapena: (RPC 46/PC). Arrazoia: eremu publikoan pixa egitea. Isunaren zenbatekoa: 25.000 pezeta (150,25 euro).

Interesatua: Ignacio Obeso Martin. Eguna: 01-09-28. Zehapena: (RPC 48/PC). Arrazoia: eremu publikora beira botatzea. Isunaren zenbatekoa: 25.000 pezeta (150,25 euro).

Interesatua: Ricardo Asio Zurbano (Bar Flamingo). Eguna: 01-09-28. Zehapena: (RPC 2/PC). Arrazoia: isteko ordutegia ez betetzea. Zenbatekoa: 75.000 pezeta (450,76 euro).

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0112249