2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen oharra.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Jaime Borja Manzano jaunari abeltzaintzako arau-hauste bategatik irekitako 41/2001E zehapen-espedientearen Ebazpena jakinaraztea. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2001eko irailaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Jaime Borja Manzano jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, epizootien araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Jaime Borja Manzano jaunari 2001eko martxoaren 19ko Ebazpena dela medio irekitako 41/2001E zehapen espedientea, Zangozako Guardia Zibilaren postuak 2000ko azaroaren 11n egindako salaketaren ondoriozkoa.

GERTAKARIAK

Lehena.-2000ko azaroaren 11n, N-240 errepidean, 47,5000 Km-aren parean, Esako mugapean (Nafarroa), NA-4172-AS matrikulako ibilgailuak zaldi-azienda garraiatzen zuen (zaldiak), hiru buru zehazki, Huescan kargatuak eta Iruñeraino eramateko asmotan. Horietatik batek ez zeukan arauzko Jatorri eta Osasun Gida, eta jabea zen gidari, Jaime Borja Manzano jauna alegia.

Bigarrena.-Karguen Plegua jakinarazita, salatuak alegazioak aurkeztu ditu horretarako ezarritako legezko epean, non adierazten duen gidarik gabeko aberea zaldikumetto jaio berri bat zela, zeinak, batzuetan ez diren gidetan sartzen edo lastre gisa aipatzen diren.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehena.-1955.eko otsailaren 4ko Epizootien Erregelamenduaren 32. artikuluaren arabera, nahitaezkoa da Aziendaren Jatorri eta Osasun Gida eramatea norberaren bizilekua den udal mugapetik kanpo. Jaime Borja Manzano jaunak alegatzen du gidarik gabe zihoana zaldikumetto jaio berri bat zela, baina ez du frogatzen, eta alegatutakoa ez da aski abereetako bat gidarik gabe eramatea zuritzeko.

Bigarrena.-Aipatu den Epizootien Erregelamenduaren 32 eta 212. artikuluetan oinarrituz, maiatzaren 7ko 1665/76 E.D.ak eguneratu baitzuen, Gida ez eramateagatik zehapenaren xede den aziendaren balioaren % 20tik % 30era bitarteko isuna ezarriko da, eta kasu honetan Epizotiologiako bulegoburuak 70.000 pezetako balioa eman dio.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez, eskuordetu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jaime Borja Manzano jaunari (72693296 NAN), Epizootien Erregelamenduaren 212. artikuluarekin bat, 14.000 pezetako isuna jartzea egindako arau-haustearengatik, aziendaburuaren balioaren % 20ª alegia, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko zehapenetarako prozedurari buruzko abenduaren 9ko 369/1997 F.D.aren 12. artikuluari jarraikiz erabaki daitekeen isun murrizketa deusetan ere galarazi gabe.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, aipatu Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

-Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Arau-hausleak idazki bidez adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta aipatu epean edozein inpugnazio aurkezteari uko egiten diola.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera (Tutera kalea, 20-behea, Iruña), non ordainketa gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordainketa gutun ofizialaren bidez, Ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazioarekiko errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. Ordainketa indarra duen aurrekontuko 71320-3910-000000, 11000 Proiektua, kontusailean eginen da.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hiruan.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: A0113019