2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako idazkaritzan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Construcciones Zósimo Zaratiegi, S.L. Jarduera: babes ofizialeko 12 etxebizitzentzako garajeak. Tokia: Antsolokueta auzoa, 4. poligonoa, 55. lurzatia.

Etxalarren, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, Miguel M. Irigoien.

Iragarkiaren kodea: A0112983