2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1034/2001 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "164/423 k.p.aren gaineko goiko pasabidea, Orizko mugapean Zaragoza-Altsasu linearen 164/153 k.p.ko pasagunea kentzeko" izeneko eraikuntza proiektuko obrak egiteko behar diren ondasun eta eskubideak erosteko gastua onesten da, desjabetzapen espedienteari hasiera ematen zaio eta jendaurrean jartzen da ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak "164/423 k.p.aren gaineko goiko pasabidea, Orizko mugapean Zaragoza-Altsasu linearen 164/153 k.p.ko pasagunea kentzeko" izeneko eraikuntza proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedientearen hasiera aurkeztu du, proiektua onets dadin. Bestetik, jendaurrean jartzen da proiektua ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Proiektua RENFEren Azpiegitura eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak onetsi du honakook aplikatuz: Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikulua; bere Erregelamenduaren 235.7 artikulua, uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuak aldatua (onura publikoa eta interes sozialeko deklarazioari buruzkoa); eta proiektuaren ondoriozko obrek ukitutako lurren presako okupazioa, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 6.000.000 pezetako gastua onestea (36.060,73 euro) 2002ko aurrekontuko "Pasabideak kentzeko" kontusailaren kargura, "164/423 k.p.aren gaineko goiko pasabidea, Orizko mugapean Zaragoza-Altsasu linearen 164/153 k.p.ko pasagunea kentzeko" izeneko eraikuntza proiektuko obrak egiteko behar diren ondasun eta eskubideak ordaintzeko eta horiek erosteko behar diren kudeaketak egiteko.

2. Aipatu obrak egiteko behar diren ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea. Horien zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan, eta Noaingo Udaletxean (Elortz ibarra).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen honen berri ematea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), Departamentuko Idazkaritza Teknikoari (Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa), Ekonomi eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Noaingo Udalari (Elortz ibarra), aldez aurretik proiektuaren ale bat igorri baitzaio, eta RENFEren Pasaguneen Kudeatzailetzari.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

1 RENFE. ONDAREAREN BURUTZA; GELTOKIA Z.G. IRUÑA 264 4 129 ALORRA. INT

2 FERRER ZABALA, ARTURO-FERRER ZABALA, IGNACIO; GIPUZKOA PLAZA

9, BEHEA (20004 DONOSTIA - GIPUZKOA) 96 4 130 ALORRA. INT

3 FERRER ZABALA, ARTURO-FERRER ZABALA, IGNACIO; GIPUZKOA PLAZA

9, BEHEA (20004 DONOSTIA - GIPUZKOA) 48 4 131 ALORRA. INT

4 FERRER ZABALA, ARTURO-FERRER ZABALA, IGNACIO; GIPUZKOA PLAZA

9, BEHEA (20004 DONOSTIA - GIPUZKOA) 41 4 137 ALORRA. INT

5 FERRER ZABALA, ARTURO-FERRER ZABALA, IGNACIO; GIZPUKOA PLAZA

9, BEHEA (20004 DONOSTIA - GIPUZKOA) 7.745 4 138 ALORRA. INT

6 ZOZAYA BALLAZ, EMILIA 6.674 4 150 ALORRA. INT

7 FERRER ZABALA, ARTURO-FERRER ZABALA, IGNACIO; GIPUZKOA PLAZA

9, BEHEA (20004 DONOSTIA - GIPUZKOA) 1.203 4 153 ALORRA. INT

Iragarkiaren kodea: A0113328