2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egin ahal izan ez zaienez, eta hurrenez hurren Animalien Babesari buruzko 7/1994 Foru Legean eta Asotsei buruzko ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua hausteagatik Udal honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatuak bizi diren tokiko Udalaren ediktu oholean paratuko da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz:

Azpiroz Atxukarro, Xabier; N.A.N.: 44.616.409; zehazpen prozedura abiarazi zaio urriaren 18an, Alkatetzaren irailaren 21eko 211/2001 dekretuaren bidez, 30.000 pezetako/180,30 euroko zehapen administratiboa paratzeko, Animalien Babesari buruzko 7/1994 Foru Dekretuaren 24.3.d) artikulua hausteagatik.

Edilamar Venceslau de Souza; Agiria: E00056701; zehazpen prozedura abiarazi zaio irailaren 5ean, Alkatetzaren irailaren 24ko 215/2001 dekretuaren bidez,, 30.000 pezetako/180,30 euroko zehapen administratiboa paratzeko, Asotsei buruzko 135/1989 Foru Dekretuaren 15. artikulua hausteagatik.

Argitara ematen da legeak ezarritako alegazioak aurkezteko aukera eman beharrez.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0112124