III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntualaren araudia, U.C.2 unitatean (U.I. IV-Arantzadi-Caparrosoren txaleta)
2001eko urriaren 25eko 1296 Foru Aginduaren bitartez behin betiko onetsia.
Soilik, higiezinak okupatzen duen lurzatiaren kalifikazioa aldatu da, laguntzako ekipamendurako erabilera emanez. Hala, Harrera Zentroaren programa egin ahalko da. U.C.2 unitatearen gainerako zehaztapenak ez dira aldatzen.
ARAUDIA
Hirigintzako araudi partikularra, IV. unitate integratua
II.I idatz-zatian, U.C.2 unitatearen erabilera xehekatua aldatu da, ekipamendurakoa gehituz. Erabilera hori, higiezinak (Labrit aldapa, z.g.) okupatzen duen lurzatiari eman zaio soilik. Beraz, U.C.2 unitatearen erabilera xehekatua izanen da: "Kiroletarako pribatua. Ekipamendu publikorako".
Hirigintzako Arautegi Grafiko Partikularra, 3 eta 4. unitate integratuak
0 2 "Erabileren kalifikazioa" planoa aldatu da, higiezinak (Labriteko aldapa, z.g.) okupatzen duen lurzatia, orain arte "Berdegune" gisa sailkatua zegoena "Laguntzako ekipamendurako" izatera pasatu baita.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0112247