2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1063/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruñeko ekialdeko ingurabidearen argiteria" izeneko proiektua eta lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Iruñeko ekialdeko ingurabidearen argiteria" izeneko lanak kontratatzeko, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Adjudikazio prozedura/modua: irekia/lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 947.746,01 euro.

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2002ko urtarrilaren 31 arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948-427459 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2001eko azaroaren 22an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, .................... J/A-ak, adinez nagusiak, ................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ........... ordezkatuz), "Iruñeko ekialdeko ingurabidearen argiteria" izeneko lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko .............(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ............. (zenbakitan) ............ pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0113305