III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R E S
Administrari-ofizial izateko bi lanpostu, igoera txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Garesko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko bi lanpostu igoera txanda murriztuan, Udal honetako D mailako funtzionarioen artean, betetzeko deialdia egin da.
1.2. Lanpostuek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen Estatutuaren C mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte, baita dagozkien ordainsari osagarriak ere.
1.3. Lanaldiaren araubidea arautegi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, eta bai opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Nolanahi ere, administrazio organo eskudunek lanaldia aldatu ahal izanen dute zerbitzuak hala behar duenean.
1.4. Izendatuek deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lan eta eginkizun administratiboak betez eginen dute zerbitzua, ekimen eta erantzukizun murriztuarekin eta beren mendean langileak dituztela edo halakorik gabe. Aurreikusten da lan eta eginkizun horien artean ordenagailuak, pantailak eta terminalak testuen tratamenduan ere erabiltzea egonen dela, bai eta, oro har, Udalaren administrazio zerbitzuetako arduradunak adieraziko dizkion eginbeharrak, bere egitekooen baitako direnak.
2. oinarria.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Garesko Udalaren Udaleko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailan sailkaturik egotea eta administrari laguntzailearen lanpostua edukitzea.
b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Goi Mailako Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. maila edo parekoa, eta D mailan bost urte aritu izana frogatzea.
c) Borondatezko edo derrigorrezko eszedentzian ez egotea.
d) Hautaprobak gainditzea.
2.2. Aipatu baldintzak deialdi honetan aurreikusten diren epean eta moduan egiaztatu beharko ditu probak gainditzen dituen izangaiak. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizioaldian izendapena arte bete beharko dira.
3. oinarria.-Eskabideak.
3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartu nahi dutenek Garesko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dute eskabidea, hilabeteko epearen barnean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketako epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidean.
3.3. Eskabidearekin batean ondoko agiriak aurkeztuko dira:
a) Izangaiak deialdiaren 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak.
b) Izangaiek alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.
4. oinarria.-Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Udaletxeko ediktuen oholean argitaratuko da.
4.2. Interesatuek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen barrenean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.
4.3. Alkatetzak aurkezten diren erreklamazioak ebatzitakoan, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udaletxeko ediktuen oholean argitaratuko da. Hartan oposizio-lehiaketaren probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren adieraziko da.
5. oinarria.-Epaimahaia.
5.1. Oposizio-lehiaketako epaimahaia ondokoek osatuko dute:
Mahaiburua: Eva Erro Ochoa andrea, Garesko Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Antonio Villanueva Pérez jauna, Garesko Udaleko zinegotzia.
Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzekoa.
Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzekoa.
Mahaikidea: José López Apesteguía jauna, Garesko Udaleko langileen ordezkari sindikala.
Ordezkoa: aipatu titularrak izendatu beharrekoa, beharrik bada.
Mahaikide idazkaria: Fco. Javier Sánchez-Ostiz jauna, Garesko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: aipatu titularrak izendatu beharrekoa, beharrik bada.
5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa han ez bada.
5.3. Epaimahaiak deialdi honen arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen gorabehera guztiak gehiengoz ebatziko ditu.
6. oinarria.-Lehiaketaldia.
6.1. Epaimahaiak izangai onartuek alegatutako merezimenduak honako baremoaren arabera baloratuko ditu:
6.1.1. Administrazio publikoetan egiazki egindako zerbitzuak.
Administrari laguntzaile lanetan, funtzionario edo lan-kontratudun finko gisara (finkoa nahiz aldi baterako izan), edo Zuzenbidean onartzen den edozein lan-kontratu motatan Nafarroako udal batean egindtako urte bakoitzetik 3 puntu; gehienez ere 15 puntu.
6.1.2. Hobekuntza ikastaroak: ez dira kontuan hartuko aitzineko atalean (egindako zerbitzuak) baloratzen diren aldietan, zerbitzu horien data eta ordutegi beretan egindako ikastaroak.
a) Udalaren kudeaketari aplikatutako informatika ikastaro bakoitzetik: puntu 1, eta gehienez ere 3 puntu.
b) Egin beharreko lanekin ikusteko duen ikastaro bakoitzetik: puntu 1, eta gehienez ere 3 puntu.
6.2. Baremoa interpretatzeko arau orokorrak.
Ez dira kontuan izanen alegatzen diren bertze zerbitzu batzuekin batean, garai berean, egindako zerbitzuak.
Zerbitzu urtea osoa ez bada, lanean egindako egunei proportzionalki dagokiena jasoko dute izangaiek.
7. oinarria.-Oposizioaldia.
7.1. Baldintza hauen eranskineko gaiekin ikusteko izanik epaimahaiak egiten dituen galderei erantzutea.
Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu eskura daiteke, eta gutienez ere 15 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.
7.2. Administrari-ofizial batek berez egin beharreko lanarekin ikusteko duten zenbait kasu argitzea.
0tik 20 puntu bitarte baloratuko da, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 8 puntu eskuratzen ez dituena.
7.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute, eta agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.
7.4. Izangaiak hautatzeko aldi honetan, epaimahaiak Udalarenak ez diren teknikarien laguntza eskatu ahalko du aipatutako probak egiteko, zuzentzeko, etab.
8. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda.
8.1. Alegaturiko merezimenduen balorazioa egindakoan eta oposizioko ariketak puntuatu ondoan, epaimahaiak, deialdiko lanpostu kopurua kontuan hartuz, deialdia iragarri duen organoari luzatuko dio probak gainditu dituzten izangaien izendapen proposamena, erdietsitako puntuazioaren arabera.
9. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
9.1. Hautapenaldia amaituta, Udalbatzak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du.
9.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
9.3. Izendatutako izangaia izendapena jakinarazi eta ondoko 10 egun naturaletan jabetuko da lanpostuaz.
9.4. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturiko ezinbertzeko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitzen zaien lanpostuan aritzeko eskubidea galduko dute. Hala gertatzen bada, deialdia iragarri duen organoak, izendapen proposamenean emandako zerrendako izangaiekin, baldin badaude, sorturiko hutsuneak beteko ditu, erdietsitako puntuazioaren arabera.
10. oinarria.-Deialdiaren aurkako errekurtsoak.
Deialdi osoaren edo haren oinarrietariko baten aurka para daiteke:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Garesen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Eva Erro Ochoa.
I ERANSKINA
Izena: ........., adinez nagusia, N.A.N zenbakia: ............. Sorteguna: ....... Sorlekua: ....... Helbidea: ....................
Hau diot:
Administrari-ofizial izateko bi lanpostu igoera txanda murriztuan betetzeko Garesko Udalak egin duen deialdiaren berri dudala.
Eskatutako titulazioa dudala.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean.
Horiek horrela, eskatzen dut:
Administrari-ofizial izateko bi lanpostu igoera txanda murriztuan betetzeko Garesko Udalak egin duen deialdian, onartua izatea.
Garesen, .....(e)ko ....aren ......(e)an.
II. ERANSKINA
1.-Administrazio egintzak: kontzeptua eta elementuak. Egintzen eraginkortasuna. Administrazio egintzak derrigorrez betearazteko bideak.
2.-Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren gaitasuna eta honen aldaketaren zioak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan.
3.-Administrazio prozeduraren ideia orokorrak. Hastapena, tramitazioa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena. Administrazioaren isiltasuna.
4.-Udala. Osaketa. Haren kideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Bilkuren araubidea.
5.-Toki entitateen egintza eta erabakien aurkako administrazio errekurtsoak.
6.-Udal eta Kontzejuen baliabide ekonomikoen zerrenda eta sailkapena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen ariora.
7.-Toki entitateen aurrekontuen kudeaketa. Toki administrazioaren kontabilitatea gaur egun.
8.-Enplegu publikoa eta langileen kontratazioa Nafarroako administrazio publikoetan. Kontratazioaren eta deialdien araubidea.
9.-Ideia orokorra biztanleen udal erroldaren gainean.
10.-Hirigintzari eta jarduera sailkatuen gaineko araudia, autonomien eta toki entitateen eremuan.
11.-Toki erakundeetan administrazio kontratuak egiteko moduak, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearekin duten harremana.
Iragarkiaren kodea: A0112202