III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea
Hasierako onespena Estatutuen aldaketari
Mankomunitate honen Batzar Nagusiak, 2001eko urriaren 8an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Mankomunitate honen Estatutuen aldaketa hasiera batez onartzea.
Aditzera ematen da espedientea eta aipatutako erabakia, Mankomunitatearen idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabete bateko epean, herritarrek eta interesatu legitimoek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, enura eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen idazkaritzan.
Era berean, ikusgai egonen dira udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan.
Etxalarren, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean. Presidentea, Miguel M. Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: A0113093