2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lurraren gaineko kontribuzioan 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko zerga-tasen onespena

Altsasuko Udalak, 2001eko azaroaren 30ean eginiko osoko bilkuran, lurraren gaineko kontribuzioaren ondoko zerga-tasak onetsi zituen, 2002ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

-Nafarroako iraileko KPIa (3,7) gehitzea hirilurreko ondasunendako.

-Nafarroako iraileko KPIa ( 3,7) gehitzea landalurreko ondasunendako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bidenabar jakinarazten da, onespen honen aurka ondoko bideetakoren batetik jotzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa paratuz Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, bi mila eta bateko abenduaren bostean. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0113091