2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Aurrekontuetako aldaketak hasiera batez onestea

Altsasuko Udalak, 2001eko azaroaren 30ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2001eko ekitaldiko aurrekontuetako ondoko aldaketak:

1.-Gastuen aurrekontuak:

Kreditu bereziak, guztira: 3.128.802.

4230 410 kontusaila, Musika Patronatuaren ekarpena: 3.041.302.

2220 12002 kontusaila, udaltzainen soldata-osagarriak: 37.500.

3130 480 kontusaila, iragaitzazkoendako txartelak: 50.000

2.-Dirua nondik:

Diruzaintzako gerakin positiboa: 3.128.802.

Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, espedientea Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean adierazitako jendaurreko aldia igaro ondoren.

Altsasun, bi mila eta bateko abenduaren lauan. Alkatea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0113090