III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z U B I E T A
2000ko kontuak onetsita
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Zubietako Udalak, 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2000ko ekitaldiko kontuei buruzko adostasun txostena eman zuela. Kontuak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Zubietan, bi mila eta bateko abenduaren hamabian. Alkatea, Venancio Baleztena Santesteban.
Iragarkiaren kodea: A0112979