2. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Ablitasko Udalak, 2001eko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri honetako katastroko 2. poligonoko 1700. lurzatiari buruzko xehetasun azterlana. Aipatu azterlana Gesprad, S.A. enpresak aurkeztu du, Laura Romano Vera arkitektoaren proiektuari jarraituz eta 2001eko irailaren 26an ikus-onetsi zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, bi mila eta bateko abenduaren zazpian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0112975