19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Andosillako Udaleko ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza onetsita

Andosillako Udalak, 2001eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, legez ezarritako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Andosillan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0200176