19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Luis Aranguren Díez jaunak sustaturiko xehetasun azterlanari hasierako onespena

2002ko ilbeltzaren 29an, Lesakako alkate jaunak honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

"Luis Aranguren Díez jaunak xehetasun azterlan bat sustatzen du, Zarandia kaleko 11 zenbakian bi familiako etxe bat eraikitzeko, gaur egun Balentzenea etxea dagoen lurzoruan (hiri lurzoruko 89. lurzatian). Agiria Carlos Urrutia jaunak prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2000ko abuztuaren 23an oniritzia emana da.

Espedientean adostasun txostena dago, María Urmeneta andreak eta Francisco Javier Chocarro jaunak, Udaleko arkitekto aholkulariek emana, 2001eko abenduaren 11n.

Hori dena ikusita, erabaki dut:

1.-Hasiera batez onartzea aipatu xehetasun azterlana.

2.-Espedientea jendaurrean jartzea hamabortz egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien hedatutako egunkarietako batean paraturiko iragarkien bitartez, nahi duenak hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko."

Lesakan, bi mila eta biko ilbeltzaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: a0201219