19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

Ordenantza behin betiko onetsita

Bakaikuko Udalak, 2001eko urriaren 5ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Bakaikuko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ediktua argitaratuta (azaroaren 5eko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta ez zen erreklamazio, kexa edo oharrik jaso.

Beraz, erabaki horri jarraituz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da eta hortaz, bidezkoa da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea.

Bakaikun, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian. Alkatea, José Manuel Etxeberria Solís.

BAKAIKUKO UDALEKO EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Bakaikuko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, bai heterosexualak bai homosexualak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. art. Bikoteek, sexu berekoak izan edo ez, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatu badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Bakaikun erroldatua, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikote egonkorren beste erregistroren batean.

3. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute Udaleko idazkariaren aitzinerat, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat emantzipatu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Horrelakoetan, medikuaren irizpena beharko dute, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.

Era berean, ukatu eginen da inskripzioa bikoteko bat ezkondua badago edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

4. art. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak beren arteko elkartzeari buruz adierazten dituen argitasun guziak agerrarazi ahalko ditu. Hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aitzineko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira bikoteko biak bertara azaldurik.

Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

5. art. Erregistroa Udaleko Idazkaritzan izanen da.

6. art. Aitzineko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da. Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua dago eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.

7. art. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den beste edozein idazpen agerraraziko da.

8. art. Erregistroak Liburu Lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da Liburu Orokorreko zenbatgarren orrialdean dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.

9. art. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta idazkariak luzatzen dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek, beste inork ez, hala eskatu ondotik.

10. art. Inskripizio guztiak doakoak izanen dira erabat.

11. art. Erregistroan inskribatzen diren ezkondu gabeko bizikidetasuneko elkartzeek, ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Bakaikuko Udalean.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Ordenantza honen berrikuspena eginen da legegintzako aldaketarik sortzen bada gai honen inguruan.

I. ERANSKINA

Bakaikuko Udalean, halako egunean: ............, honako hauek agertu gara:

Izena: ......., jaioterria: .........., helbidea (erroldakoa): ........., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu), NAN zenbakia: ........, eta

Izena: .........., jaioterria: ..........., helbidea (erroldakoa): ............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu), NAN zenbakia: .....................

Eta honako hau azaldu nahi dugu:

Udal honetako erregistroan ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inkriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako,

Ondokoa adierazten dugu:

Lehenbizi. Aipatu Ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ............ Oharra: oroitarazi behar zaio ........ jaun/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraituz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian.

Bigarren. Ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.

Hirugarren. Gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.

Laugarren. Gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta elkartzeko inolako ezgaitasunik ere.

Bosgarren. Nahi dugula/Ez dugula nahi (ezabatu bidezkoa ez dena) gure arteko giza nahiz ondare harremanen gaineko hitzarmenak erregistroan inskribatzea.

Seigarren. Baimena ematen dugula Bakaikuko Udal Erroldako datuak egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Bakaikuko erregistroan ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.

Horrenbestez,

Bakaikuko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu. Sin.: ............... Sin.: ...............

II. ERANSKINA

Bakaikuko Herriko Etxean, halako egunean ..........., honako hauek agertu gara:

Izen-abizenak: ..........., N.A.N.: .........., eta

Izen-abizenak: ..........., N.A.N.: ...........

Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat eman nahi dugula, izan ere horrelaxe inskribatuta baikaude aipatu Udalaren erregistroan.

Horiek horrela, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat eman dezazuela elkartzearen inskripzioa.

Iragarkiaren kodea: A0200177