19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

16/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, María del Carmen Maeztu Villafranca andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Atalaren menpeko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María del Carmen Maeztu Villafranca andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren Atalaren menpeko Gizarte Zerbitzuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2002ko otsailaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Langileri Zerbitzuari, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren Idazkaritza Teknikoari eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0201137