19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Udal zergetako tarifak, karga tasak, indizeak eta portzentajeak onetsirik

Otsagabiko Udalak, 2001eko abenduaren 14an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen 2002. urteko karga tasak, indizeak eta portzentajeak onestea. Ondoren zehazten dira:

1. Karga tasa, indize eta portzentaje hauek onestea:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa: balorazio txosten berria indarrean sartu arte, 2001. urteko dirubilketaren antzekoa lortzeko moduko tasa aplikatuko da.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,70.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,10.

e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan aldi bakoitzerako ezarritako koefiziente gutxienekoak; eta gutxieneko tasa, berriz, ehuneko 8.

2. Prezio publiko eta tasa hauek finkatzea:

a) Ur horniduraren prezio publikoa:

Kuota finkoa, horniduragatik: 1.000 pezeta.

Kontsumoa: 75 pezeta, kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko.

b) Estolderiaren tasa: 1.400 pezeta.

c) Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak:

Mahaiak, aulkiak, terrazak: 6.000 pezeta denboraldi bakoitzeko.

Azoka eta merkatu txikiak:

500 pezeta egunean, postua jartzeagatik.

Posturik jarri gabe (ibilgailuan): 200 pezeta egunean.

Ferietako barrakak: 1.000 pezeta egunean.

Linea elektrikoak eta gasbidea: N.U.K.F.ek hitzartutako tarifak.

d) Pilotalekua argitzea: 200 pezeta orduko.

e) Abereen hiltegiko instalazioak erabiltzeko prezio publikoa:

Ardi eta ahuntz azienda: 100 pezeta buruko.

Zerri azienda: 500 pezeta buruko.

Ehiza larria (zatikatzea): 500 pezeta buruko.

Bidezko denean, prezio horiei BEZa gehituko zaie.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Otsagabian, bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0113652