19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Jakinarazpena: ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimendua

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: José Ortiz Rodríguez. Matrikula: NA-9148-M. Sarrera eguna: 2001-08-13. Marka: Renault R 11 GTL. Ibilgailuak dituen kalteak: orokorrak, eta haien ondorioz ibilgailua ezin da berez mugitu.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabortz eguneko epean eremu publikotik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Garesen, bi mila eta bateko abenduaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113649