19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R G A

Ordenantzetako aldaketak. Behin betiko onespena

Ordenantza fiskaletako aldaketa hasiera batez onetsia zela aditzera emateko, iragarkia argitaratu zen 2001eko urriaren 29an, 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean ez da erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsita gelditu dira aldaketa horiek.

Ordenantzetako ondoko artikuluak aldatu dira.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

6. art. Hauek dira ordenantza honen tarifak:

1.-Eskabideak eta agiriak

a) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro bakoitzeko.

b) Faxak bidaltzea. 0,60 euro orri bakoitzeko.

c) Agirien konpultsa: 0,15 euro bakoitzeko.

2.-Ziurtagiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatutako ziurtagiriak: 0,60 euro bakoitzeko.

ESTOLDERIA TASA ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETARENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

7. art. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 16 eurotako zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatu beharreko tributu-kuota urteko 16 eurotako zenbateko finkoa izanen da.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

6. art. Zerbitzuagatiko tarifak ondoren aipatzen diren kontzeptuengatik igorriko dira:

-Sarera lotzea: 100 euro.

-Kontsumoa: 0,39 euro/metro kubiko.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN EGITEN DIREN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

E R A N S K I N A

I. epigrafea.-Herriz herriko salmenta.

-Jaietako barrakak: 13 euro.

-Jaietako taberna: 181 euro.

Lergan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0113648