19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N U E

Anueko Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2001eko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Anueko Hiri Antolamendurako Udal Planeko aldaketa bat hasiera batean onestea erabaki zuen. Ariztuko 13 eta 14. lurzatiei dagokie eta Juan José Iráizoz jauna eta María Jesús Cía Elcano andrea dira sustatzaileak.

Hori guztia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzetik hasita, aztertu eta komeni diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Anuen, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian. Alkatea, Antonio Senosiáin Artozqui.

Iragarkiaren kodea: A0113647