19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Salaketen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, ondoko zehapen espedienteak abiarazi direla jakinarazten zaie. Espedienteak Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 01/01. Izen-deiturak: Jiménez Jiménez, Jesús. Matrikula: SS-1029-S. Arau-haustearen tokia: Ramón y Cajal, 78 (NA-122). Eguna: 2001-02-09. Ordua: 12. Zenbatekoa: 16.000. Agindu urratua: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.3 artikulua; Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 91.2 artikulua.

Espedientea: 011/01. Izen-deiturak: Fernández Agueizo, José. Matrikula: 5107-BDG. Arau-haustearen tokia: Roncesvalles, 4. Eguna: 2001-07-12. Ordua: 12:35. Zenbatekoa: 13.000. Agindu urratua: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 53.1 artikulua; Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 132.1 artikulua.

Hamabortz egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzgatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Andosillan, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0200174