19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Jakinarazpen ediktua

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Adminietrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusten den jakinarazpena egin ahal izan ez denez, argitara ematen da ediktu hau, aipatu Legeko 59.4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Francisco Uriz Otano jaunarendako jakinarazpen balioa izan dezan, jaun horrek paratutako gora jotzeko errekurtsoaren ondorioz, trafikoaren gaineko administrazioaren 146/00 zehapen espedientearen igorpena dela-eta. Hona hemen zer dioen haren testu osoak:

"Alkatetzaren ebazpena, 2001eko abenduaren 4koa, Francisco Uriz Otano jaunaren kontra irekitako trafikoaren gaineko administrazioaren 146/00 zehapen espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzeko.

Ikusirik Francisco Uriz Otano jaunak paratutako gora jotzeko errekurtsoa, Azagrako Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren kontra 146/00 zenbakiko udal espedientea), ezesten baitzuen Alkatetzak berak 2001eko martxoaren 22an trafikoaren arloan zehapena ezartzeko emandako ebazpenaren kontra paratutako berraztertzeko errekurtsoa.

Ikusirik uztailaren 2ko 6/90 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoa, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazketaren ariora.

Ebatzi dut:

1. Francisco Uriz Otano jaunaren kontra irekitako trafikoaren gaineko administrazioaren 146/00 zehapen espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea.

2. Ebazpen hau espedientean interesa dutenei igortzea, eta jakinaraztea hamar egun balioduneko epean aipatu epaitegira ager daitezkeela".

Azagran, bi mila eta biko urtarrilaren bian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0200114