19. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 26an eman 406/2001 Foru Aginduarena. Haren bitartez, Doako Laguntza Juridikoa deritzan fitxategi informatikoa sortu zen.

Foru Agindu hori 2002ko otsailaren 4an argitaratu zen, 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Haren xedapen zatiko 1. puntuaren d) letran okerrik badela oharturik, honela idatzita behar du egon:

"d) Oinarrizko egitura eta fitxategian jasotako datu mota pertsonalak.

.Identifikaziorako datuak:

-N.A.N./I.F.Z.

-Izen-deiturak.

-Helbidea (posta bidezkoa, elektronikoa).

-Bestelakoak: kontrarioaren datu berak

.Ezaugarri pertsonalen datuak:

-Egoera zibila.

-Familiako datuak.

-Jaioteguna.

-Adina.

.Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak:

-Dirusarrerak, errentak."

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren bostean.-Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0201279