18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

17/2002 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Roberto San Martín Casi jauna, berak eskatuta, Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena. Erabaki horrek urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Roberto San Martín Casi jauna, berak eskatuta, Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burutzatik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea. Erabakiak urtarrilaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru Agindu hau Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora eta interesatuari bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0201135