I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Enplegurako laguntzen deuseztapenaren jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako jakinarazpena, alegia, enplegurako laguntzen eskaerari buruzko 26.301/28.179 espedienteko 2002ko ekainaren 4ko deuseztapenarena.
Jakinarazten du: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Laguntzen Atalean 26.301/28.179 espedientea izapidatzen ari dela, enplegurako laguntzen eskaerari buruzkoa, María Rosario Elizalde Grijalbo andreak aurkeztua. Espediente horri loturik, 2002ko ekainaren 4an ebazpen hau eman zen:
"Enplegurako laguntzak arautzen dituen uztailaren 20ko 259/1992 Foru Dekretuaren arabera eman zitzaion dirulaguntzari dagokionez, adierazten zaio erakunde honek duen informazioaren arabera baja eman zuela Langile Autonomoen Araubide Berezian (edo dagokion Lanbide Elkargoan) eta, beraz, ez duela bete aipatu Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritako 37 hilabeteko epea.
Epe hori ez betetzeagatik eta "urtero, 37 hilabeteko epean, lizentzia fiskala eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari (edo Lanbide Elkargoari) dagokiona ordainduak dituela frogatzen duten agiriak" aurkeztu beharra aintzakotzat ez hartzeagatik, emandako dirulaguntza deuseztatu eginen da, non ez duen agiri bidez frogatzen jarduera utzi duela bere borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta.
Aditzera ematen zaio, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Alegazioak eta bidezkotzat jotzen dituen agiri eta frogak aurkezten ahalko ditu, hamabost egun balioduneko epean, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita".
Eta aipatu interesatua, azken helbide ezaguna Iruñeko Elkanoko Kontzejua kaleko 15eko 3. C solairuan izan duena, gaur egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bitartez bere legezko ordezkariari deuseztapenaren ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten Enplegurako Laguntzen Atalean (Arcadio María Larraona kalea, 1-2. solairua, Iruña) haren kopia eskura duela, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan._Enplegua Sustatzeko Zerbitzua. __ __ A0211887 __
Iragarkiaren kodea: