III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A S A B U R U A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Valle de Basaburua, S.L. Jarduera: Garajeak (RCN-1 336,36 metro koadrokoa; RCN 2, 3, 4, 914,48 metro koadrokoak; RCN-5, 6, 631,51 metro koadrokoak eta RCN-7, 8 908,60 metro koadrokoak). (ezartzea). Tokia: Aizarotz (Basaburua).
Basaburuan, bi mila eta biko azaroaren hamabian. Alkatea, Juan Benito Alberro Goñi. __ __ A0212387 __
Iragarkiaren kodea: