I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.
Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 872/2002 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa:
"Ebazpen proposamena, instruktoreak 61/02 zehapen prozeduraren gainean egindakoa. Barne zuzendari nagusiak, ekainaren 19an emandako 1082/2002 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea hasi zuen María Carmen PÚrez Murillo andrearen kontra, "Bar el Pepe" establezimenduaren titularra baita (Tuterako Robles Pintado kalea, 1-behea), ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan.
1._Frogatutako gertaerak.
Tuterako Udaltzaingoak salaketa igorri zuen gertaera hauek jakinarazteko: 2002ko apirilaren 16an, 16:30ean, Manuel Angel Leal Carames jaunak, "Pepe" tabernan zegoela, laguntza eskatu zion Udaltzaingoari establezimenduko titularrak erreklamazio orria eskuratu nahi ez ziolako, bi edariren prezioa zela-eta tirabiran ari baitziren. Udaltzainak bertaraturik, berriro erreklamazio orriak eskatu eta haiek izatera beharturik zegoela ez zekiela erantzun zuen María Carmen PÚrez Murillo andreak.
Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Barne zuzendari nagusiak martxoaren 25ean emandako 540/2002 Ebazpenarena, Tuterako Udaletxeko iragarki oholean 2002ko uztailaren 31tik abuztuaren 31ra jarriz eta 2002ko irailaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz (110. zk.) jakinarazi da.
2._Aurkeztutako deskarguen balorazioa.
Salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.
Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 15 egun igaroz gero alegazio, agiri edo informaziorik aurkeztu eta frogarik proposatu gabe, jarraipena emanen zaio prozedurari.
3._Tipifikazio juridikoa.
Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2 d) artikuluan xedatutakoaren kontrako arau-haustea dira frogatutzat jo diren gertaerak, arau-hauste larria Foru Lege horren 23.10 artikuluaren arabera.
4._Ebazpen proposamena.
Horiek horrela, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, María Carmen PÚrez Murillo andreari (NANa: 16.006.410), bera baita "Bar el Pepe" establezimenduaren titularra (Robles Pintado kalea, 1-behea, Tutera), 601,02 euroko isuna jartzea proposatzen da, aipatu Foru Legearen 8.2 d) artikulua hausteagatik.
Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamarrean._Instruktorea, PurificaciÍn González Merchán." __ __ A0211789 __
Iragarkiaren kodea: