152. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez betetzeko deialdia

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Lizarrako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat, gaur egun bitarteko batek betea, igoera txandaren bidez betetzea. Lehiaketa eginen da eta bertan parte hartu ahalko dute deialdi honetako 2. oinarriko baldintzak betetzen dituzten Lizarrako Udaltzaingoko kideek.

1.2. Lanpostuak C mailaren lansari oinarrizkoak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuan jasotzen den bezala, bai eta kaboari dagozkion lansari osagarriak ere, Lizarrako Udalaren plantilla organikoarekin eta aplikatzekoa den hitzarmenarekin bat.

1.3. Ordenamendu juridikoak Udaltzaingoko kaboei ezarri dizkien egiteko eta betebeharrak izanen ditu titularrak; esaterako, orain aipatuko ditugunak, baina ez hauek bakarrik:

_Lizarrako Udaltzaingoko agenteen buruzagitza zuzena eta erdi mailako agintea, Lizarrako udaltzain buruaren eta agenteen artean, deusetan ukatu gabe udaltzain buruak aginte hori izan eta erabiltzea.

_Lan txanda berean diharduten agenteen gaineko agintea eta erantzukizuna.

_Zehapen espediente guztiak eta haien aurkako errekurtsoak kudeatzea.

_Instruktore lanak eginen ditu zehapen espedienteetan.

_Udaltzaingoaren zerbitzuen antolamendu, plangintza eta zuzendaritza lanak, udaltzain buruarekin koordinaturik eta haren mendean jardunez.

_Udaltzain agenteek haien destinoetan zintzo diharduten eta agindutako egitekoak behar bezala betetzen dituzten begiratzea.

_Udaltzain agenteei laguntzea, zerbitzuaren beharrek hori eskatzen dutenean edo eskuhartzeetan zalantzak sortzen direnean.

_Zerbitzuan diren akatsei buruz ahozko oharrak egitea udaltzain agenteei eta, akats bera berriz eginez gero, buruei horren berri ematea.

_Langileek egindako zerbitzu bikainen eta akatsen berri ematea buruei, jakinarazpena egiteko.

_Udaltzain agenteek beren gain duten materiala egokiro darabilten begiratzea.

_Zerbitzua hobetzeko egindako jarduketa guztiak aztertzea, udaltzain agenteekin batera.

_Bere karguak dituen gainerako eginbeharrak egitea, hori agintzen diotenean.

1.4. Halaber, berariazko legeriak finkatutako eskubide eta betebeharren erregimenaren menpe egonen da, eta, zehazki, egungo bateraezintasun erregimenaren menpe.

2. oinarria._Izangaien baldintzak.

Probetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hau beharko dute bete:

2.1. Lizarrako Udaltzaingoko agente lanetan, bi urteko antzinatasuna izatea, gutxienez ere.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da baldintza hori.

3. oinarria._Lehiaketaren nondik-norakoa.

3.1._Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian hau eginen da:

a) merezimenduak baloratzea;

b) izangaiak lanpostuaren lanbide-profilarekin bat heldu diren neurtzeko proba psikoteknikoak.

c) kabo izateko gaitasun ikastaro bat gainditzea; Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatutako ikastaroa, hain zuzen.

3.1.1. Izangaiek adierazitako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, eranskinean datorren baremoaren arabera puntuak emanez. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta gero lortutako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean azaldu behar dituzte izangaiek beren merezimenduak eta, frogatu ere, une horretan frogatu behar dituzte, agirien bidez.

3.1.2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak laguntza emanen du proba psikoteknikoetan, izangaiak Lizarrako Udaleko udaltzain kaboaren lanbide-profilari zer neurritan egokitzen zaizkion zehazteko eginen baitira.

Proba honetako ariketa psikoteknikoetan, epaimahiak "gai (gainditua)" edo "ez gai (gainditu gabea)" kalifikazioa emanen die izangaiei, ematen den txosten teknikoa ikusi eta gero. "Ez gai (gainditu gabea)" kalifikazioa duten izangaiak deialdi honetatik baztertuko dira. Proba psikoteknikoetan gehienez ere 10 puntu lortuko dira, eta "ez gai (gainditu gabea)" kalifikazioa izanen dute izangaiek, 5 puntura iristen ez badira.

Onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan adieraziko da proba psikoteknikoak zer tokitan, egunetan eta ordutan hasiko diren.

3.1.3. Gaikuntza ikastaroa.

Merezimenduak baloratu eta proba psikoteknikoak egin ondoren, epaimahaiak "gai (gainditua)" lortu duten izangaien zerrenda emanen du aditzera. Merezimenduen eta proba psikoteknikoen puntuak batu eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko dira izangaiak han. Gainditutako izangaien artean puntu gehien lortzen duenak kabo izateko gaikuntza ikastaroa eginen du, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emana.

Gaikuntza ikastaro horretan, "gai" edo "ez gai" kalifikazioa lortuko du izangaiak eta baztertua izanen da "gai" kalifikazioa eskuratzen ez badu.

4. oinarria._Eskabideak

4.1. Hauta-probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, 15 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan argitaratutako eredu ofizialari lotuko zaizkio eskabideak eta haietan izangaiek adierazi beharko dute oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

4.2. Las instancias deberán acompañarse de los documentos originales o copias compulsadas de cuantos mÚritos sean alegados por los concursantes a tenor del baremo establecido.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.5. Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako agirietan akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.6. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Ebazpen horretan zehaztuko da oposizioaldiko probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute oposizio-lehiaketa honetako epaimahaia:

_Mahaiburua: Alkatea edo hark eskuordetutako zinegotzia.

_Ordezkoa: Lizarrako Udaleko lehen alkateordea.

_Mahaikidea: Jesús Ganuza Armendáriz jauna, Lizarrako Udaltzaingoko burua.

_Ordezkoa: Miguel Angel Remirez Hermoso jauna, Lizarrako Udaltzaingoko sarjentua.

_Mahaikidea: JosÚ Cruz Valentín Artiz jauna, Lizarrako Udaltzaingoko kaboa.

_Ordezkoa: Jesús Ruiz Bujanda jauna, Lizarrako Udaleko arkitekto teknikoa.

_Mahaikidea: Francisco Escobar Martínez jauna, langileen ordezkaria.

_Ordezkoa: María Teresa Saez Barrao andrea, langileen ordezkaria.

_Mahaikide idazkaria: Lizarrako Udaleko idazkari nagusia.

_Ordezkoa: Puy Barbarin Elcarte andrea, Lizarrako Udaleko administrari-ofiziala.

5.2. Epaimahaia ezin eratuko da, ezta jardun ere mahaikide guztiak bertan ez badira, eta deialdi honen oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen aferak oro gehiengo soilaz erabakiko ditu.

5.3. Epaimahai horrek berak, lehiaketaldiko proba guztietako puntuak batu eta gero, izendapen proposamena igorriko dio Udalari, gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren alde, Lizarrako Udaleko udaltzain kabo izateko izendapena berresteko. Proposamen hori loteslea izanen da.

6. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

6.1. Epaimahaiak proposatutako izangaia izendatuko du alkateak, eta lanpostua eman gabe geldi daiteke izangaiek ezarri diren gutxienekoak gainditu ezean.

6.2. Izendatzen denak, izendatua izan eta hamar egun naturaleko epearen barrenean egin beharko du lanpostuaren jabe. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, horren jabe egiten ez bada, eskubide guztiak galduko ditu.

7. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hortik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Lizarran, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1._Titulu akademikoak: gehienez 5 puntu.

Doktore titulua: 5 puntu.

Goi mailako titulua: 4 puntu.

Erdi mailako titulua: 3 puntu.

BBB edo LH II: 2 puntu.

2._Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak. gehienez 5 puntu.

_Zerbitzu urte oso bakoitzeko: 0,25 puntu. Urtebete baino iraupen txikiagoko aldiengatik proportzioan dagokiena jasoko da.

_Izangaiei deialdi honetan eskatu zaizkien gutxieneko urteak ez dira baloratuko.

3._Lanpostuan izandako errendimendua, Lizarrako Udaltzaingoko buruek ebaluatua: gehienez 30 puntu.

4._Lanbide curriculuma: atal honetan gehienez ere 20 puntu lor daitezke.

_Karguarekin ikusteko duten ikastaro eta argitalpenak, behar bezala egiaztatuak (informatikakoak ere atal honetan sartuko dira): gehienez ere 20 puntu, balorazio hauekin bat:

10 ordu bitarteko ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko.

10 ordutik gora 20 ordu bitartekoak: 0,50 puntu ikastaro bakoitzeko.

20 ordutik gora 40 ordu bitartekoak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

40 ordutik gora 60 ordu bitartekoak: 1,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

60 ordutik gorakoak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.

_Euskaraz jakitea: gehienez 3 puntu.

EGA titulua edo haren baliokidea: 3 puntu.

8. urratsa: 2 puntu.

7. urratsa: 1,75 puntu.

6. urratsa: puntu bat.

Zentro ofizialek eta erakunde publikoek luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira urratsak, ez bestela. Beraz, ez dira onartuko irakaskuntza pribatuko ikastetxe edo akademiek luzatutako ziurtagiriak.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................, N.A.N. zenbakia: .............., Lizarrako Udaltzaingoko funtzionarioa naiz, udaltzain agentea, eta jardunean nago.

Adierazten dut Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izateko baldintza guztiak betetzen ditudala.

Behar diren agiriak aurkezten ditut, dealdiko baldintzak betetzen ditudala frogatzeko eta aipatzen ditudan merezimenduak benetakoak direla erakusteko.

Horrenbestez,

Eskabide hau onar dezazun eskatzen dizut eta, horren ondorioz, honako hau sinatzen duena onartua izan dadila Lizarrako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez betetzeko deialdian.

Lizarran, 200..ko, ............aren ............(e)an.

(Sinadura)

LIZARRAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

__ __ A0212066 __

Iragarkiaren kodea: