III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N G U R E N
Zehapenen jakinarazpena
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Espedientea: 2002/147. Jabea: Transportes de Aridos y Aglomerados Jesús Iribarren, S.L. Matrikula: NA-1240-Y. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoare. Data: 2002-06-06. Ordua: 21:30. Zenbatekoa: 300,51. BSL: 72.3.
Espedientea: 2002/154. Jabea: J.A. Requena Díaz. Matrikula: 5627-BGS. Tokia: Talluntxe II industrialdea, M karrika, 7 zenbakia, Taxoaren. Data: 2002-06-18. Ordua: 7:57. Zenbatekoa: 90,15. BSL: 39.2. ZEO: 94.2.1 K. ORD: 22.
Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.
Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Arangurenen, bi mila eta biko azaroaren seian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo. __ __ A0212172 __
Iragarkiaren kodea: