III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I G U Z K I T Z A
Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2002ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Iguzkitzako Kontzejuko U.A.2.2. unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Abrego Bujanda senideek sustatua.
Administrazio bideari bukaera ematen dion behin betiko erabaki horren aurka errekurtso hauek aurkez daiteze, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iguzkitzako Barrutia, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Salvador Garín Zabala. __ __ A0212264 __
Iragarkiaren kodea: