152. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (Adar Juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko urriaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (Adar Juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da, ondoko oinarriei atxikiz:

O I N A R R I A K

1._Xedea:

Aditzera ematen da Administrazio Publikoko teknikari (Adar Juridikoa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia. Lanpostuak 4199 plantilla zenbakia du eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolan aritzekoa da, Beriainen.

Lanpostuak ondoko egnkizun hauek ditu, besteak beste:

a) Eskatutako titulazioaren eginkizun orokorrak.

b) Segurtasun arloan jarduten duten langileen prestakuntza ekintzak aztertu, programatu eta burutzea (poliziak, suhiltzaileak, herri babesa).

c) Beren titulazio edo espezialitateko gaietako irakasle izatea Segurtasun Eskolako prestakuntza jardueretan.

d) Segurtasun Eskolako prestakuntza jardueren ebaluazioan parte hartzea, bai eta Eskola ebaluatzeko organo kolegiatuetan ere.

e) Akta, txosten eta proposamenak egitea.

f) Segurtasun Eskolako organoei aholkularitza juridikoa ematea.

Organo eskudunek eginkizun horiek aldatu ahalko dituzte zerbitzu beharrek hala eskatzen badute.

2._Aplikatu beharreko arauak.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluak eta haren gainerako agindu apliagarriek, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak merezimenduen baremoei buruz abuztuaren 12an emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatzekoak diren gainerako arauek, eta deialdiaren oinarriek.

3._Betebeharrak.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartzen duenean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) A maila edo taldekoa izatea.

c) Lanpostuan sartzeko Zuzenbideko Lizentziatuaren titulua eta ez besterik eskatzen den lanpostu baterako izendatua izatea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarrituko dute.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubidea utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen den langileak indarra duten xedapenek esleitzen dioten soldata jasoko du.

5._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio (Nafarroako Gobernuaren Informazio Bulegoan jasotzen ahal da, Karlos III.a, 2, atalondoan) eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

b) Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak, barne direlarik Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak.

6._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen Ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioetarako epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiaren osaera.

Lehiaketa kalifikatzeko Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

_Batzordeburua: Jesús RamÍn Loitegui Aldaz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Jesús MenÚndez Barrero jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

_Batzordekideak:

1. Juan Bariáin Sola jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Yolanda Guembe Gil andrea, Segurtasun Eskolako Zerbitzuko Ikasketak Kudeatzeko Bulegoko burua.

2. Ana Fraile Blázquez andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Angel Pinillos ArrÍniz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Giza Baliabideen Ebaluazio eta Garapenerako Ataleko burua.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

4. Mahaikide idazkaria: JosÚ María Idoate Gastearena jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Jesús VÚlaz Echarri jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko funtzionarioa, Zuzenbidean lizentziatua.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da Epaimahaia.

Epaimahaikideek ezin izanen dute esku hartu eta halaxe jakinarazi beharko diote dei egin duen organoari, administrazio prozedurari buruzko arauetan abstentziorako aurreikusiriko zioak agertzen direnean. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

Merezimendu hauek baloratuko dira hurrenez hurren:

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez 35 puntu.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: gehienez 25 puntu.

Epaimahaiak ondoan doan baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

c) Txosten psikoteknikoa: gehienez 15 puntu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak, egoki diren probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emanen du lehiatzaile bakoitzari buruz. Horretan, norbera deialdiaren xede den lanpostuaren izaera eta ezaugarriei nola egokitzen zaien baloratuko da. Aipaturiko zerbitzuak txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari esleitzen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketako epaimahai kalifikatzailearentzat.

d) Lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez 25 puntu.

Lehiaketako epaimahaiak egoki baderitzo, izangai bakoitzak ahoz azaldu eta defendatuko du proba praktikoa. Agerraldi horrek merezimenduei eta lehiaketaren xede den lanpostuaren ezaugarrietara egokitzeko erari buruzko aferak biltzen ahalko ditu.

Proba hori baztergarria izanen da. Gutxienez ere 12,50 puntu behar dira gainditzeko.

Aipatu azalpen eta defentsa egiten ez baditu, izangaia automatikoki bazterturik geldituko da.

Proba hau gainditzen duten izangaiek lorturiko puntuazioa lehiaketako gainerako ataletako puntuazioari batuko zaio, bakoitzak guztira lorturiko puntuazioa jakiteko.

Lehiaketako elementuen balorazioa bukatu ondoren, epaimahaiak parte hartzaileek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta bost eguneko epeari hasiera emanen dio, interesatuek beren eskubidearen arabera komeni zaiena alega dezaten balorazio horri buruz.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdintasunak badirau, lanpostuaren eduki eta eginkizunei buruzko proba praktikoan puntuaziorik handiena lortu duen lehiatzailearen alde ebatziko da.

9._Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, eta dokumentazioaren igorpena.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko puntuazioak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean paratuko ditu, dei egin duen organora igorriko du 8. idatz-zatian aipatzen den proba praktikoa gainditu duten izangaien zerrenda, haietariko bakoitzak lehiaketako ataletan guztira lorturiko puntuazioa adieraziz, eta puntuazio hoberena atera duten izangaiak izendatzeko proposamena eginen du.

10._Adjudikazioa eta jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko dio proposatutako lehiatzaileari. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua emanen du.

Izendatutako lehiatzaileek lanpostuaren jabetza hartu beharko dute jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetu ezean, lehiaketako lanpostu hutsa betetzeko eskubideak galduko ditu. Kasu horretan, hutsunea deialdiko 9. oinarriak aipatzen duen zerrendan sarturiko hurrengo lehiatzaileak beteko du.

11._Aurkeztutako agiriak.

11.1. Izangaiek eramaten ahalko dituzte aurkezturiko agiriak, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada, espresuki hala eskatutakoan. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, esleipenerako ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

11.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

11.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren tramitazioak ahalbidetzen duenean eramaten ahalko dira agiriak.

12._Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio BandrÚs Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

........................................ izateko ........ lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ....... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ........(e)ko ...............aren .......(e)an.

1._Norberaren datuak:

Izen-abizenak:

Jaiotze eguna eta tokia.

NANa:

Helbidea: ............................................. P.K.

Etxeko telefonoa: ............................ Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zer lanposturako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Borondatezko eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu dagokion kontzeptua).

b) Egungo destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den: ......................

3.-Izenpetzen duenak adierazten du, eskabideak aurkezteko azken egunean, eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._Eskabideari eransten zaizkion merezimendu alegatuen frogagiriak.

5._f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela (*).

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdian onar dezatela, eskabide honetan dioen bezala.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.

1) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdian eskatzen den maila/taldeko lanpostuan emandako zerbitzuak: 1,50 puntu urteko.

2) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskatzen den maila/taldeko lanpostuan emandako zerbitzuak: 1,12 puntu urteko.

3) Edozein Administrazio Publikotan, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,37 puntu urteko.

4) Edozein Administrazio Publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,30 puntu urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokide (10 ikastordu) bakoitzeko; gehienez ere, 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, irakastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2) Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 3 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, 2 puntu. Epaimahaiak baloratuko du horien iraupenaren arabera.

4) Deialdian eskatutakoaz besteko titulazio eta espezialitate akademikoak: 4 puntu gehienez.

5) Doktore edo lizentziatu maila, deialdian eskatutako titulazioari buruz: 2 puntu gehienez.

6) Bestelako merezimenduak, epaimahaiak baloratu beharrekoak: besteak beste, arlo pribatuan egindako lanak, bekak edo prestakuntzako egonaldiak, aholku, partaidetza edo ordezkaritza organoetako kide izatea: 4 puntu gehienez.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 25 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizialen batean gainditutako maila bakoitzagatik guztira gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie. __ __ A0211967 __

Iragarkiaren kodea: