III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V I A N A
Mugaketa espedientearen hasiera
Vianako Udalak honako erabaki hau hartu zuen, 2002ko urriaren 24an egin bilkuran:
1. El Chopo bidea mugatzeko espedientea abiaraztea. 455 metro ditu eta Vianako landalurren katastroko lurzati hauekin muga egiten du: 429, 425, 776, 409, 371, 348, 370 eta 377.
2. Erabakia jakinaraztea mugakide diren finken jabeei eta bon.ean eta udal iragarki oholean argitaratzea.
3. Mugatze lanak 2003ko otsailaren 17an hasiko dira, goizeko hamarretan, aipatu bidean.
4. Interesatuek Vianako Udalean beren eskubideak frogatu eta defendatzeko egoki juzgatzen dituzten agiriak aurkeztu ahalko dituzte, mugatze lanak hasteko ezarritako egunaren aurreko hogeigarren egunera arte. Aipatu epea iraganik ez da agiririk ez alegaziorik onartuko.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 114. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.
Vianan, bi mila eta biko azaroaren bostean. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri. __ __ A0212263 __
Iragarkiaren kodea: