III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
Murillo el Cuendeko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2002ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Murillo el Cuendeko Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Murillo el Cuenden, bi mila eta biko azaroaren lauan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell. __ __ A0212262 __
Iragarkiaren kodea: